XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.3.2.2 / Mesogastropoda ordena (= Taenioglossa).

Orden honetako prosobrankioek, brankia bat, aurikulu bat eta nefridio bat dute (eskuinekoa gonoduktu legez erabiltzen da).

Maskorrak ez du sifoi exhalantearentzako arraildurarik, ez inhalantearentzako ildorik ere.

Batzuk operkulua dute.

Brankia unilaterala izaten da gehienetan (monopektinatua), luzera osoan barrunbe palealeko paretari lotzen zaiolarik.

Osfradioa ondo garatuta egoten da gehienetan.

Nerbio-sistema, aurrekoa baino kontzentratuagoa.

Sexuz bereiziak; arrak zakila izaten du normalean.

Barne-ernalkuntza.

Beliger larba dute.

Hauxe da gasteropodoen ordenik zabalena, barraskilo itsastar, dultzikola eta lurrekoak (operkuludunak berauek) dituelarik.

Mesogasteropodoak eta neogasteropodoak batu egiten dira batzutan, biok batera Monotocardia talde barruan ipintzen direlarik.

5.3.2.2.1 / Cyclophoracea (= Architaenioglossa).

Dultzikolak dira mesogasteropodo hauek, Viviparus den legez.

Ampullaria generoak bizimodu anfibioa du, bai birika eta bai barrunbe paleala ere dituelarik. (ik. 5.44 ird).

5.3.2.2.2 / Valvatacea.

Hermafroditikoak dira.

Beraien brankiak atzerarazi egin daitezke.

Habitat dultzikoletan Valvata aurkitzen da.

5.3.2.2.3 / Littorinacea.

Zona intertidaleko barraskiloak biltzen ditu talde honek (Littorina kasu).

Hala ere, talde honetan itsastarrak (Lacuna), dultzikolak (Cremnoconchus) eta lurrekoak (Acme, Pomatias) topa daitezke. (ik. 5.32 ird.).

5.3.2.2.4 / Rissoacea.

Txikerrak dira gehienetan.